Urdaiazpiko dastaketa asteazkenean, Zurt tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 2a, 16:56

Bihar, uztailak 3, urdaiazpiko dastaketa egingo dute Zurt tabernan, 19:00etatik aurrera.

Bihar, asteazkena, urdaiazpiko dastaketa egingo dute Zurt tabernan Mardu banaketa etxearen eskutik. 19:00etan hasiko da, eta bi euroren truke, Carrasco urdaiazpiko iberikoa dastatzeko aukera egongo da Bordon txikitoarekin batera. Carrasco urdaiazpikoa «munduko bost urdaiazpiko iberiko onenen artean» dagoela azaldu dute Zurt tabernatik. Antolatzaileek tabernara bertaratzeko gonbita luzatu diete herritarrei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide