Kaleko Urdangak musika taldearen bideoklip berria: 'Agur eta Ohore'

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 2a, 14:15

Agur eta Ohore 2019ko abuztuan aterako den Vis Vires eta Kaleko Urdangak EP konpartituaren aurrerapen abestia da.

Ekaitz Etxezarreta bateria jotzaile azkoitiarra kide den Kaleko Urdangak musika taldeak bideoklip berria grabatu du, Agur eta Ohore izenburupean. Abesti hori entzuteko aukera izango da abuztuan kaleratuko duten erdibanako disko txiki batean. Izan ere, Los Angeleseko Vis Vires taldearekin batera disko bat grabatu dute.

Sound of Sirens Iruñeko estudioetan grabatu zuten bideoklip berria, Julen Urzaizen gidaritzapean. Tough ain't Enough Records, Contra Records, The Firm Records, Common People Records eta Battle Scarred Records-ek banatua. Bideoklipa, berriz, Merkuk ekoiztua da, Kemen eta Jokinen laguntzarekin. Itzulpenak Ferretek, Zaloñak eta Martak egin dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide