Sanisidro jaietako errifak baditu irabazleak

Maxixatzen.eus 2019ko uzt. 1a, 14:04

Jaione Izagirreren laguna.

Joan den maiatzean Madariaga auzoko Sanisidro festak izan ziren, eta bertan errifa baten zozketa egin zuten. Hilabeteko epean, agertu dira zozketaren irabazleak, lehen eta bigarren zenbaki sarituekin.

Jaione Izagirrek jaso du lehen saria eta bainuetxe batean bi pertsonentzako bi gau pasatzeko aukera izango du. Juani Bastida bigarren saridunak, berriz, Otarre jatetxean bi pertsonentzako jatordua irabazi du.

Argazkiak: Madariagako festa batzordea.

Juani Bastida.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide