Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 28a, 11:47

(Argazkia: Javier Beristain)

Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izango du datozen bi hilabeteetan. Datorren astelehenetik aurrera, uztailean eta abuztuan, 09:30tik 13:30era egongo da irekita astelehenetik ostiralera. Arratsaldez, berriz, astearteetan eta ostegunetan egongo da irekita, 18:00etatik 20:00etara.

Bestalde, liburutegia itxita egongo da andramaixetako egun gehienetan, abuztuaren 14tik 20ra, hain zuzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide