XLIX. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketako finalak, erabakita

Maxixatzen.eus 2019ko ekainaren 28a

Zapatu honetan, ekainak 29, XLIX. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan.

Zapatuan jokatuko dituzte Azkoitiko Txikitiko pilota txapelketako finalak. 8 urtekoen, 9-10 urtekoen eta 11-12 urtekoen finalak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan, 10:30etik aurrera; guztira hiru final jokatuko dituzte. Hona hemen hiru finaletako partidak:

8 urteko mutilak

Iuri Valle eta Unax Oteiza aurka Jaret Romero eta Ibai Etxeberria

9-10 urteko neska-mutilak

  • Iker Beristain eta Julen Etxaniz aurka Oier Juaristi eta Urtzi Segurola

11-12 urteko neska mutilak

  • Axier Uranga eta Denis Galarza aurka Haritz Aranguren eta Joritz Azkoitia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide