Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 27a, 10:05

Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Atraskua: atuna antxoilarekin eta sandwich mixtoa.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txorizo egosia.

Etxe-Aitz: txistorra eta atun enpanadilla.

Galipan: atunaren pintxo frijitua, antxoa urdaiazpikoarekin eta ozpin-olioarekin eta askotariko frijituak.

Latz: atun tortilla, txanpinoiak saltsan eta arrain pastela.

Tta-kun: urdaiazpikoa txakarekin eta oilasko hegalak.

Zurt: urdaiazpiko egosiaren eta gaztaren tortilla eta bularkia arrautzaztatuta piperrekin.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide