XXIII. urteurren festa ospatuko dute Matadeixen, zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 27a, 09:30

Matadeixe.

Datorren zapatuan, ekainak 29, Matadeixeren XXIII. urteurren festa egingo dute. Egun guztirako ekintzak antolatu dituzte.

Zapatuan egun osoko festa egingo dute Matadeixen. 12:00etan hasita, bizipoteue egingo dute. 14:30ean bazkaria egingo dute hainbat lagunek. 17:30ean, berriz, serigrafia saioa egingo dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, bakoitzak bere materiala eraman beharko du saiora. Lehiaketan parte hartzeko, ordea, hainbat oinarri bete beharko dira. Irudiek kolore bakarrean inprimatzeko moduak izan beharko dute, A4 neurrian egin beharko dira eta urteurrenari erreferentzia egin beharko zaio. Irabazleak hainbat sari jasoko dituzte. Iluntzean, berriz, luntxa eskainiko dute bertaratutakoentzat, eta behin ilunduta musikak hartuko du festaren lekukoa. 23:00etan, Miss Bihotza DJa arduratuko da Matadeixe girotzeaz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide