Xakeak hartuko du igandean Kontzejupea

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 26a, 14:00

Iaz jokatu zen xake txapelketa.

XXXVII. Azkoitia Hiria Xake Txapelketa, Joxe Azkueren omenezko VIII. lehiaketa jokatu dituzte igande goizean, Kontzejupean.

10:00etan hasiko da txapelketa, Mikel Almanza nazioarteko epaileak zuzenduta. Lau jokalariz osatutako 18 taldek parte hartuko dute lehian. Bost minutuko 17 txanda jokatuko dituzte. Anaitasuna Kakute Xake taldeak hiru talde izango ditu.

Gainerako taldeak dira Abadiño, Barakaldo, Villabona, Eibar, Elkano Getaria, Emakume Xakelariak, Fomento, Hondarribia-Marlaxka, Liendo, Martintxo, Santurtzi, Zornotza, Zuri Baltza eta Xaputarrak. Joxe Azkue klubeko lehendakariordea zenari omenaldia egingo diote.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide