Oteiza Pilota Kirol Elkarteak ireki du 2019/20 ikasturterako izena emateko epea.
Oteiza Pilota Kirol Elkarteak ireki du 2019/20 ikasturterako izena emateko epea.
Zazpi urte edo gehiago dituzten neska-mutilentzako deialdia irekita dago, hau da, 2012. urtean edo lehenago jaiotakoentzat. Ikasle kopuruaren arabera, astean bi entrenamendu egingo dira; ikasleen arabera zehaztuko dira asteko bi entrenamendu egunak. Jakina dena da, zazpi eta zortzi urteko neska mutilen lan saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango direla, 17:00etatik 18:00etara.
Izen ematea
Izena eman nahi duenak uztailaren 20ra arteko epea du. 667 50 39 18 telefono zenbakira whatsapp bat bidali edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi beharko da ondorengo informazioa zehaztuz:
- Ikaslearen izen-abizenak.
- Ikaslearen jaiotza data.
- Guraso edo arduradun baten izen-abizenak.
- Astean entrenamendu batera edo bitara joango den zehaztu.