Elkarretaratzea deitu du Sostenipek Bardozeko ustezko erailketa matxista salatzeko

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 26a, 08:18

Atzo, asteartea, Bardozeko etxe batean (Lapurdi) ustez izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etarako Sostenipe talde feministak. Herriko plazan elkartuko dira, eta herritarrei kontzentrazioan parte hartzeko dei egin die.

Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, herriko plazan. Atzo Bardozen (Lapurdi) ustez izan zen erailketa matxista salatuko dute. Adineko bikote bat hilik aurkitu zuten Bardozeko etxe batean. Poliziaren hipotesi nagusia da gizonak emaztea hil zuela, eta bere buruaz beste egin, tiroz; gizonak 90 urte zituen, eta emakumeak, 72.

«Ozen eta argi esan nahi dugu bat erasotzen duten bakoitzean guztiok erasotzen gaituztela», azaldu dute talde feministatik. Erasorik ez erantzunik gabe! Emakumeok autodefentsa feminista lemapean egingo dute elkarretaratzea.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide