Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta bertako proposamenekin, Tabakalerako laugarren solairuan. 30 ekitaldi inguru izango dira guztira.
Eraikinaren teilatuan, aurten ere, udako hilabeteez gozatzeko aukera izango da, eta bide batez, baita bertako talentu amateurra sustatzeko ere. Ostiral eta larunbat guztietan, ekainaren erditik irailaren erdira, 20:00etan hasita, hainbat kultur proposamen eskainiko dira: kontzertuak, dantza, antzerkia, topaketak, disko festa, dantza garaikidea, tailerrak, instagramer eta youtuberren hitzaldiak… Eguraldiak laguntzen ez badu, ekitaldia Kutxa Kultur Plazan egingo da.
Ekainaren 28an, ostiralean, talde azkoitiarraren kontzertua izango da, 20:00etan, doan. Silence taldea 2017 urtean sortu zen eta urtebeteko konposizio lanak eta gero, lehenengo maketa grabatu zuten lokalean. Maketa horrekin Gaztea maketa lehiaketan bigarrengo saria eskuratu zuten. 2018ko azaroan beraien lehen lan luzea aurkeztu zuten Silentium Auditë izenekoa. Hainbat kontzertu jotzen dituzte Euskal Herrian zehar eta baita Euskal Herritik kanpo ere.
Hona hemen Silence taldearen zuzeneko kontzertuen bideoak: