Bukatu dira Elosuko Otabak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 25a, 12:20

Elosu auzoan Otaba jaiak agurtu zituzten atzo, Otaba Txiki egunarekin. Joan den zapatuan, ekainak 22, auzotarrek botatako txupinazoarekin eman zioten hasiera jaiei, eta hiru egunetako festaren ondoren, atzo bukatu ziren Otabak.

Otaba Txiki egunez, gauean Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin triki-potea egin zuten, eta afalostean erromeria izan zen trikitilariek lagunduta.

Hona hemen atzo gaueko argazkiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide