Aurreikuspenen arabera, lanek hilabete inguruko iraupena izango dute eta esku-hartze ezberdinak gauzatuko dira: asfaltoa berritu edota harri-lubetak eraiki, besteak beste.
Martirieta auzoko Mendizabal eta Amusategi baserriei eta Urrategiko Euzkitza eta Olaran etxeei eragiten diete lanek.
Aurreko lau urteetan Udalak 600.000 euro inbertitu zituen baserri bideak konpontzen eta «ildo horretan, ahalegina egiten jarraitzeko asmoa» duela jakinarazi du Udalak, «oraingoz baserritarren eskaera nagusia errepideak konpontzearena delako».