XLIX. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan, Gurean

Maxixatzen.eus 2019ko ekainaren 25a

Datorren zapatuan, ekainak 29, XLIX. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. Gaur, asteartea, finalerdiak jokatuko dituzte.

Zapatuan jokatuko dituzte Azkoitiko Txikitiko pilota txapelketako finalak. 8 urtekoen, 9-10 urtekoen eta 11-12 urtekoen finalak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan, 10:30etik aurrera; guztira hiru final jokatuko dituzte. Gaur, ekainak 25, finalerdiak jokatuko dituzte 9-12 urte bitarteko neska-mutilek, 17:15etik aurrera. 8 urtekoen finala erabakita dago jadanik. Hona hemen lau finalerdiak:

9-10 urteko txapelketa

  • Oier Juaristi eta Urtzi Segurola aurka Iker Garate eta Pello Alkorta
  • Iker Beristain eta Julen Etxaniz aurka Unax Altuna eta Aritz Aizpurua

11-12 urteko txapelketa

  • Axier Uranga eta Denis Galarza aurka Aitor Etxeberria eta Denis Carbayeda
  • Haritz Aranguren eta Joritz Azkoitia aurka Irati Urbieta eta Ane Zulaika

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide