Izarraizko harrobira irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 25a, 09:01

Izarraizko harrobia.

Zapatuan, ekainak 29, eskalatzera joango dira. 09:00etan abiatuko dira, Aizkibel liburutegiaren aurretik.

Anaitasuna mendi bazkunak Izarraizko harrobira irteera egingo du zapatuan, ekainak 29. Aizkibel liburutegiaren aurretik 09:00etan abiatuta, eskalada egingo dute. Mendi bazkunako kideek jakinarazi dute, ibilaldian parte hartzeko federatuta egotea komenigarria dela. Halaber, nabarmendu dute 18 urtetik beherako pertsonek nagusi batek lagunduta joan beharko dutela.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide