Sexu askapenaren eguna ospatzeko ekintzak, ostiralean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 25a, 12:00

Sexu askapenerako eguna izango da ostiralean.

Datorren ostiralean, ekainak 28, sexu askapenaren eguna ospatuko dute Azkoitian. Elkarretaratzea, afaria, mahai ingurua eta kontzertuak antolatu ditu Azkoitian sortu berri den LGTBI plataformak.

Ekainaren 28an, ostirala, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da, eta horren baitan hainbat ekintza antolatu ditu herrian duela gutxi sortu den LGTBI plataformak. 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, eta 20:30ean, afaria eta mahai ingurua. Afarirako beharrezkoa izango da Zakela tabernan izena ematea. 22:00etatik aurrera, berriz, Amaia Matxinearen kontzertua izango da Goiko Losan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide