«Pentsioen duintasuna» eskatzeko elkartu dira pentsiodunak beste astelehen batez

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 24a, 12:11

Pentsiodunak, plazan.

Gaur, ekainak 24, asteleheneroko elkarretaratzea egin dute herriko erretiratuek eta pentsiodunek, herriko plazan. 12:00etan dozenaka lagun bildu dira «pentsio duinak» eskatzeko.

Gaur, astelehena, Azkoitiko pentsiodunak plazako eskaileretan bildu dira udako lehen elkarretaratzean «pentsio duinak» eskatzeko. Dozenaka lagunek egin dute gaur ere bat, «pentsio duinen alde» karteltxoak eskuetan zituztela. Datorren astelehenean ere egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide