Jone Zabaleta, laugarren Huelvako Meeting Iberoamerikarrean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 25a, 09:55

Jone Zabaleta, Huelvan.

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak laugarren postua lortu zuen Huelvan (Andaluzia, Espainia) jokatu zen Meeting Iberoamerikarrean.

Jone Zabaletak 1.500 metroko proban parte hartu zuen eta laugarren postuan sailkatu zen, 04:24:29 denborarekin. Aipatzekoa, historia zehar emakumeen artean lortutako seigarren denbora onena egitea lortu zuela azkoitiarrak. Datorren asteburuan, ekainak 29, Tarragonan (Katalunia) izango du hitzordu berria Espainiako 23 urtez azpiko txapelketan. 1.500 metroko edo 5.000 metroko parte hartuko du azkoitiarrak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide