Herriartekoa irabazi duten palistei harrera egin die Udalak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 23a, 20:29

Gaur izan da zer ospatu Azkoitian, eta emaitzen mailako erantzuna eman dio Udalak arratsalderako jarri duen hitzorduari. 20:00etan harrera egin diete udaleko ordezkariek Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Pala Txapelketa irabazi duten pilotariei eta haien familiako kideei. Irribarreari eutsi ezinik, udaletxeko bilkura aretora igo dira palistak, txapelak eta garaikurrak eskuetan hartuta.

Javier Zubizarreta alkateak hartu du hitza, eta zorionak eta eskerrak eman dizkie pilotariei egindako lanarengatik eta Azkoitiaren izena goian uzteagatik. Bertaratutakoen txalo zaparradarekin amaitu da ekitaldia. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide