Dardo txapelketa egingo dute zapatuan, Iturri tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 21a, 13:30

Zapatuan, ekainak 22, dardo txapelketa egingo dute Iturri tabernan; 16:30ean hasiko da lehia.

Iturri tabernan dardo txapelketa jokatuko dute bihar, zapatua, 16:30etan hasita. Banakako txapelketa jokatuko dute lehia, eta izen ematea 12 euro izango da. Guztira bost sari banatuko dituzte. Txapeldunak izen ematean bildutako diruaren %45a jasoko du, bigarrenak %25 eta hirugarrenak %15. Laugarrenak eta bosgarrenak ere izango dituzte sariak. Laugarren sailkatuak bildutako diruaren %10a bereganatuko du eta bosgarrenak %5a.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide