Elkarretaratzea deitu du Sostenipek Urruñako ustezko hilketa matxista salatzeko

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 21a, 11:20

Astelehenean Urruñan ustez izandako erahilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etarako Sostenipe talde feministak. Herriko plazan elkartuko dira, eta herritarrei kontzentrazioan parte hartzeko dei egin die.

Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, herriko plazan. Astelehean Urruñan ustez izan zen erahilketa matxista salatuko dute deialdian. «Ozen eta argi esan nahi dugu bat erasotzen duten bakoitzean guztiok erasotzen gaituztela», azaldu dute talde feministatik. 'Erasorik ez erantzunik gabe! Emakumeok autodefentsa feminista' lemapean egingo dute elkarretaratzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide