Oteiza XX. mendeko arte sakratuaren autore esanguratsuenetarikoa da. Azkoitiko herriarekin duen lotura estua tarteko, 2007an herrian kokatu ahal izan zen bere izena daraman fundazioa, eskultorearen obra babesteko eta bere balioak, gogoetak eta filosofia hedatzeko xedez. Oteizak berak onartu izan du bere espiritua «nomada den arren, oso hemengoa, oso azkoitiarra» sentitzen duela bere burua. Horregatik guztiagatik, Antonio Oteiza Fundazioak antolatuta hainbat ekitaldi izango da herrian ekainaren 30era bitartean.