Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, ekainak 20:
Atraskua: urdaiazpiko iberikoa eta gilda.
Dean: haragi bolak eta txorizo egosia.
Etxe-Aitz: patata tortilla piperrekin eta haragi bolak tomate eta pikillo saltsarekin.
Galipan: txapinoien nahaskia, txorizo egosia eta denetariko frijituak.
Latz: bakailaoaren piper betea, udaberri tortila eta arrain pastela.
Tta-kun: hanburgesak eta urdaiazpiko egosiarekin biribildutako errusiar entsalada biribilkia.
Zurt: oilasko hegalak eta atunaren nahaskia.
Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.