Trikiti eta pandero doinuak eskaini dituzte Bizkargi Eskolako ikasleek

Maxixatzen.eus 2019ko ekainaren 20a

Atzo, asteazkena, hirugarren hiruhileko entzunaldiei amaiera emateko, trikiti eta panderoko ikasleen entzunaldia egin zuten Elkarguneko Oteiza aretoan.

21 doinu eskaini zituzten 30 ikasle inguruk. Arin-arina, fandangoa, kalejira eta bestelako hamaika abesti dantzagarri eskaini zituzten aretoa goraino beste zuten ikus-entzuleen aurrean.

Argazkiak: Aitor Macho-Bizkargi Musika eta Dantza Eskola

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide