Ostiralean irekiko du erakusketa Artelanek, Torrezurin

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 19a, 12:30

Artelanek ostiralean irekiko du 2018-19 ikasturteko lanen erakusketa, Torrezurin.

Ostiralean 18:00etan irekiko dute Torrezurin Artelan zentroko ikasleen erakusketa. Aurtengo ikasturtean zehar egindako lanak aurkeztuko dituzte jendaurrean. Aste honetan ostiraletik igandera egongo da irekita Torrezuri, eta hurrengo astean, asteazkenetik igandera. Honako ordutegiak izango ditu erakusketak:

  • Asteazkenetik ostegunera, 10:00etatik 12:00etara.
  • Ostiralean, 18:00etatik 20:30era.
  • Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
  • Igandean, 12:00etatik 14:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide