'592 metroz goiti' film laburra eta 'I hate New York' dokumentala ostiralean, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko ekainaren 19a

'I hate New York' dokumentalaren irudietako bat.

Datorren ostiraleko emanaldiarekin itxiko du Baztartxo Antzokiak aurtengo denboraldia. Ostiralaren ondoren, ez da film emanaldirik izango Baztartxon, irailera arte. Orduan hasiko da 2019-2020 film denboraldia.

'592 metroz goiti' film laburra eta 'I hate New York' dokumentala eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian, denboraldiko azken emanaldian. 22:00etatik aurrera emango dituzte film laburra eta dokumentala. Hona hemen bi ikus-entzunezkoen aurrerapen bideoak:

'592 metroz goiti' film laburra

'I hate New York' dokumentala

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide