Gaur goizean goiz hasi dituzte Futbol Festarako prestaketa eta muntaketa lanak. Arratsaldean, 16:00etan, hasiko dira futbol partidak, eta igandera arte etenik gabe arituko dira Azkoitiko eta inguruko herrietako gaztetxoak. Datorren asteartera arte, ekainak 25, ezingo da autorik aparkatu herriko plazan, astelehenean hasiko baitira okerrik ezean desmuntatze lanak.