Harro! plataforma aurkeztuko dute asteazkenean, Kultur Etxean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 18a, 10:08

Harro! Euskal Herrietako LGTBI elkarte desberdinek osatutako plataforma aurkeztuko dute bihar, asteazkena, Kultur Etxean. Azkoitiko Sostenipe talde feministak antolatu du ekimena.

Euskal Herriko sexu askapenerako elkartek sortutako plataforma da Harro!. Bihar, asteazkena, 18:00etan Kultur Etxean aurkeztuko dute plataforma. Beharrizan jakin batzuetatik jaio da plataforma: esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko, eta elkar sostengatu eta koordinatzeko beharretik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide