Garagardo dastaketa asteazken honetan, Zurt tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 17a, 14:30

BBP garagardo artisautzaren eskutik, bost garagardo BBP eta luntxa dastatzeko aukera izango da asteazken honetan, hilak 19, Zurt tabernan. 19:30etik aurrera hasiko dira garagardoa eta otordu txikia eskaintzen.

Dastaketan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Zurten, eta ekainaren 19a, asteartea, izango da horretarako azken eguna. Dastaketaren prezioa 15 eurokoa izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide