Jendetza erakarri zuen atzo, zapatua, Azkoitiko Musika Bandaren emanaldiak. Garai eta estilo desberdinetako kantu ugari eskaini zituzten. Carlos Muñoz zuzendariak gidatu zuen kontzertua, eta Julen Etxaniz aritu zen aurkezle eta kantari lanetan. Elvis Presley, Michael Jackson, The Rolling Stones, The Police, Nicky Jam, Luis Fonsi, J. Balvin, Juanes, Celtas Cortos, Formula V, Ennio Morricone eta Chingon taldeen eta bakarlarien doinuak eskaini zituzten.