Oletako eguna ospatuko dute igande honetan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 14a, 13:15

Oleta mendia.

Igande honetan Trinitate festa ospatuko dute Zumarraga eta Azkoitia artean dagoen Oleta mendian (837 m).

12:00etan meza egingo dute bertan. 13:00etan erromeria egongo da trikitilariekin eta toka txapelketa jokatuko dute. 14:30ean auzo bazkaria egingo dute. Egun osoan zehar karpa handi bat egongo da Oletako gurutzearen alboan nahi duenak mokadutxoa egiteko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide