Antonio Oteiza Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Ohorezko kide izendatuko dute

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 14a, 07:40

Intsausti Jauregia.

Aurten Euskal herriaren Adiskideen Elkarteko Batzorde eta Gorteko Ordezkaritzaren eta Zuzendariaren aldaketen hirurtekoa dela eta, ekainaren 22an Azkoitiko Intsausti jauregian Tradiziozko Batzorde Orokorra ospatuko da.

Ekitaldi horren barne, Gipuzkoako Sailak Ohorezko Adiskide izendatu zuen Antonio Oteiza jaunari, diploma eman eta domina ezarriko zaio. Ondoren, Etxe Beltzean, Antonio Oteiza Fundazioak eskaintzen dion erakusketari bisitaldia egingo diote eta 14:00etan bazkaria izango da Iturri jatetxean. Interesatuak eman izena 649124820 telefonoan, ekainaren 17a baino lehenago.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide