«Ozen eta argi esan nahi dugu bat erasotzen duten bakoitzean guztiok izango gaituztela aurrean», azaldu dute talde feministatik.
Gertakaria hilaren 11n, asteartea, gertatu zen Azkoitiko erdiguneko etxebizitza batean. Inguruko bizilagunek eman zioten abisua Ertzaintzari, oihuak entzun ostean. Ertzainek baieztatu zutenez, familia mailako erasoa izan zen. Antza, 31 urteko gizonezko batek bere bikotekidea zen emakume bat jipoitu zuen, aurpegian muturrekoa emanez; irainak ere izan ziren. Hori guztia, gainera, bikotearena den adin txikiko semearen aurrean gertatu zen. Ondorioz, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen, genero indarkeria egotzita.