Auto bat errepidetik atera da Olasoko bidegurutzean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 13a, 08:40

Istripua izan den ingurua.

Auto bat errepidetik atera da Azkarate errepidean gaur, osteguna, 08:15 inguruan. Istripuan ez da zauriturik izan.

08:15 inguruan, auto istripua izan da Azkarateko GI-2634 errepidearen 30. kilometroan, Olasoko bidegurutzearen inguruan. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, autoa errepidetik atera da Elgoibartik Azkoitirako noranzkoan, baina ezbeharrean ez da inor zauritu. Trafikoa arina da une honetan istripuaren inguruan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide