Tunipanea tailerra eta kontzertuak zapatuan, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko ekainaren 13a

Matadeixen. (Argazkia: Ainhoa Beristain)

23. urteurrena du aurten Matadeixek, eta zapatuan Tunipanea tailerra eta Amsia eta Ultramiedo taldeen kontzertuak izango dira, 22:30etik aurrera.

11:00etan, Tunipanea, lutheria esperimental tailerra egingo dute Matadeixen. Hainbat objektu, lata eta altzariekin egindako musika-tresna esperimental egingo dituzte goizean zehar. 22:30ean, berriz, Amsia eta Ultramiedo taldeen kontzertuak izango dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide