Elkarretaratzea deitu du Sostenipek genero indarkeria kasua salatzeko

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 13a, 08:28

Asteartean Azkoitian izan zen genero indarkeria kasua salatzeko, Sostenipe talde feministak elkarretaratzea egingo du gaur, osteguna, herriko plazan.

19:00etarako deitu du Sostenipe talde feministak elkarretaratzea, asteartean Azkoitian izan zen genero indarkeria kasua salatzeko. Herriko plazan bilduko dira, Erasorik ez erantzunik gabe. Emakumeok autodefentsa feminista lelopean. «Ozen eta argi esan nahi dugu bat erasotzen duten bakoitzean guztiok izango gaituztela aurrean», azaldu dute talde feministatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide