Zapatuan egingo dute kargu-hartze ekitaldia Udalean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 12a, 09:00

Azkoitiko Udala.

10:00etan hasiko da Azkoitiko Udalean 2019-2023 agintaldian udal ordezkari izango diren hautetsien kargu-hartze ekitaldia. Irekia da eta nahi duen oro bertara daiteke.

Datorren zapatuan, ekainak 15, osatuko dute Azkoitiko udalbatza berria. 10:00etan hasiko da 2019-2023 agintaldian udal ordezkari izango diren hautetsiek kargu-hartze ekitaldia, udaletxeko bilkura aretoan. Amaitzear den 2015-2019 legealdian, EAJk izan duen gehiengoa galduko du. Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ondoren, EAJk zortzi zinegotzi izango ditu, EH Bilduk zazpi zinegotzi eta bana izango dute PSE-EEk eta Azkoitia Baik.

Honako hauek izango dira udal ordezkariak datorren agintaldian:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide