Leire Arrietak Euskadi Irratiaren sorreraren inguruko hitzaldia emango du ostegunean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 10a, 16:40

Leire Arrieta.

Leire Arrieta Historia Garaikidean doktorea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. 'Euskadi Irratiaren historia' liburuaren autorea da eta datorren ostegunean, ekainak 13, hitzaldia emango du Elkargunean, 18:30ean. Euskadi Irratiaren sorrera eta ibilbidea izango ditu hizpide Arrietak.

'Euskadi Irratiaren historia' liburua 2015ean atera zuen Arrietak. Liburua 2008an argitaratu zen estreinakoz, eta 2015ean edizio berria kaleratu zen. Francoren erregimenaren aurka egiteko sortutako irrati belikoa izan zeneko garaiak kontatuko ditu Arrietak. Itziarko baserri batetik hasi zen igortzen eta Francoren bidegabekerien berri emateko xedez aritu zen iparraldetik 1946tik 1954ra. Handik urte batzuetara, Euskal Gaztediko gazte batzuk irratia Venezuelan jarri zuten berriro martxan klandestinitatean. Demokrazia garaiak iritsi arte ezin izan zen irratia Euskal Herriratu. Hori guztia eta gehiago izango du hizpide Leire Arrietak. Hitzaldia Gazte Geroak antolatu du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide