Azalera Olinpia eraikina ekarri dugu ekaineko Maxixatzen alean. 2009an eraitsi zuten eraikina, hamar urte bete dira aurten Olinpia bota zutela, eta bere historiarekin eta bertan bizitako bizilagunen oroitzapenekin erreportajea osotu du Maxixatzenek.
Atal nagusi horrez gain, hilabetea argazkietan jaso dugu eta Eneritz Artetxe Erniarraitzeko kideak 'Azkoitia, gure herri maitia...' gaitzat hartuta bi bertso egin ditu. Hileko argazkixe, iritziak eta iritzi grafikoa, publierreportajeak, Kepa Alberdiren herriko erruki etxeen eta ospitaleen inguruko artikulua, Komunitatien leixue, jolasak, udal hauteskundeen emaitzen orria, ekaineko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berrian.