Ezpalak eta Silence taldeek kontzertuak emango dituzte ostiralean, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 6a, 13:00

Ezpalak taldea. (Argazkia: Ezpalak)

Bihar, ostirala, kontzertuak izango dira Matadeixen. Ezpalak eta Silence musika taldeak igoko dira agertokira, 22:30etik aurrera.

Matadeixek 23. urteurrena ospatuko du ekainean zehar. Matadero Ekintzak hainbat ekitaldi antolatu ditu urtemuga ospatzeko eta horietako lehena joan den igandean, ekainak 2, egin zuten. Bihar, ostirala, egingo dute urteurreneko bigarren ekitaldia, Ezpalak eta Silence musika taldeen eskutik. Ezpalak taldeak lau talde desberdinetatik eratorritako lau musikarik osatzen dute. Laukoteko bat da Xabi Arrieta bateria jotzaile azkoitiarra. Duela gutxi, gainera, bederatzi abestiz osatutako lehen diskoa kaleratu dute. 90. hamarkadako Rock alternatiboko doinuak dira nagusi euren abestietan. Fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahastu dituzte.

Bigarren taldea Silence musika talde azkoitiarra da. 2018an Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu eta finalera sartu zirenetik, gogor ari da herriko musika taldea. Euskal Herriko mugak ere gainditu zituen iaz. 2018 amaieran sortutako 'Silentium Auditë' diskoa aurkeztuko dute bihar, Matadeixen. 11 abestiz osatutako diskoa da azkoitiarrena.

Silence musika talde azkoitiarra. (Argazkia: Silence)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide