Bestalde, ekainaren 8tik aurrera herriko saltokiek errifak banatuko dituzte erosketak egiten dituztenen artean. 1.000 eurotan baloratutako bidaia bat zozkatuko dute ekainaren 24an.
Uda giroa sortu eta erosketak bultzatzeko antolatu dira bi kanpaina horiek, eta herrian «zeresan oso positiboa» eman dutela azpimarratu du Herrixeneko ordezkariak.