Azkoitiak finalerdietan sartu nahi du, eta horretarako Altzo kanporatu beharko du Gurea pilotalekuan. Ohi bezala, 22:00etan hasiko da Azkoitiaren eta Altzoren arteko lehia. Altzon ikusitakoa errepikatzen bada Azkoitian, bi partida irabazi beharko dituzte herritarrek txapelketan aurrera egiteko. Azkoitiak 54 tanto ditu bere alde; Altzok, berriz, 51 tanto. Kadete mailan Mikel Aranbarri eta Joritz Astigarraga arituko dira, gazte mailan, Iñaki Azkoitia eta Jagoba Uranga, eta senior mailan, Alex Juaristi eta Jon Juaristi.