Piano kontzertua ostegunean Zakelan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 5a, 09:13

Zakela taberna.

Zakela tabernan piano kontzertua izango da bihar, osteguna. Kamila eta Nestor piano jotzaileen doinuak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldia 21:30ean hasiko da.

Bertako eta lur mailako kultura zabaltze aldera, inguruko zein kanpoko taldeek jo dute Zakelan. Musika dute ardatz nagusia emankizunetan, baina bertsoak, bakarrizketak, dj-k eta hip-hopak ere badute lekua. Antolatzaileen esanetan, «kantatzen duen herria inoiz ez delako hilko».

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide