'Maya' eta 'La viuda' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 5a, 08:08

'La viuda' filmaren irudietako bat.

'Maya' eta 'La viuda' filmekin amaituko dira aurtengo film komertzialen emanaldiak, Baztartxon. Ostiraletik astelehenera eskainiko dituzte bi filmak.

Ostiraletik astelehenera bitartean, 'Maya' eta 'La viuda' filmak ikusteko aukera izango da, Baztartxo Antzokian. Bi film horien emanaldiekin amaituko dira aurtengo film komertzialen emanaldiak. Ostiralean, 22:00etan, 'Maya' filma emango dute. 'La viuda' filma, berriz, hiru bider emango dute; zapatuan —22:00etan—, igandean —19:30ean— eta astelehenean, ikuslearen eguna, —20:00etan—. Ikusi filmen aurrerapen bideoak:

'Maya' filma

'La viuda' filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide