Euskadiko Esnearen Ligaren bilera, gaur

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 4a, 13:00

Euskadiko Esnearen Ligak bilera egingo du gaur, asteartea, Kultur Etxean.

Kultur Etxean bilduko da gaur, 18:45ean, Euskadiko Esnearen Liga. Kultur Etxeko hirugarren solairuan egingo dute bilkura. Haur jaioberria edo koskortua dutenentzat, haurdun dauden familientzat edota besterik gabe edoskitzean interesa dutenentzat antolatu dute bilera. Lanera itzulitakoan edoskitzearekin jarraitu behar den edo ez argituko dute, besteak beste.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide