Modu horretan, Azkoitiko Gurean ekainaren 16an, 10:00etan, jokatuko den #izanezberdin Gaztedi finalerako sailkatu dira Anaitasunako kideak. Guztira 32 taldek parte hartuko dute, lauko taldeetan banatuta. Finala bi kategoriatan banatuko da: Handiak —zortzi eta hamasei talde bitartean izango dira, izen-ematearen arabera— eta Txikiak —hamasei talde—. Talde bakoitza lau jokalarik eta bi ordezkok osatzen dute.
Aurten parte hartzaile kopurua handitu dute eta jokoaren sistema aldatu dute: Kopa sistemaren ordez, 5 txandako suitzar erara. Horrela, aukera gehiago izango dute lehiakideek amaierara arte borrokatzeko.
Cesar Montolio izango da epaile nagusia, Miriam Muñoz, Christian Sánchez, Carlos Sánchez, Imanol Larrañagak eta Anaitasuna Xake Taldeko hainbat kidek lagunduta.
Oteiza frontoietan autoak aparkatzeko aukera egongo da.
Txapelketa Kutxa Fundazioak, Gipuzkoako Xake Federazioak, Anaitasuna Kakute Xake Taldeak, Azkoitiko Udalak eta Graphic’s-ek antolatzen dute.