Pelotai Euneko dokumentala aurkeztuko dute ostiralean, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 3a, 13:38

Datorren ostiralean, ekainak 7, Pelotai Euneko dokumentala aurkeztuko dute Elkargunean, 18:30ean. Pelotai Eune zapatuan, ekainak 8, ospatuko dute, baina egunarekin lotutako ekitaldiak ostiralean hasiko dira.

Ostiralean, 18:30ean, aurkeztuko dute V. Pelotai Eunerako prestatu duten dokumentala. Azkoitiko pilotari ohien, pilota adituen eta historialarien ahotsak bilduta prestatu dute ikus-entzunezkoa. Elkargunean egingo dute dokumentalaren emanaldia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide