Auto istripua izan da Zumarragara bidean

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 2a, 17:03

Auto bat errepidetik atera da gaur, igandea, Ipintzako zubia pasa eta metro gutxira. Ezbeharrean pertsona bat zauritu da eta Zumarragako ospitalera eraman dute.

16:20 inguruan gertatu da auto istripua. Trafiko Zuzendaritzak adierazi duenez, autoa errepidetik atera da. Ezbeharrean pertsona bat zauritu egin da, eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Ipintzako zubia pasatu eta metro gutxira izan da istripua, GI-631 errepidearen 20. kilometroan. Trafiko Zuzendaritzak azaldutakoaren arabera, trafikoa arina da une honetan inguru horretan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide