Joseba Diaz, lehen euskalduna Zegama-Aizkorri kilometro bertikal proban

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 2a, 15:03

Joseba Diaz mendi lasterkaria. (Argazkia: Unai Perurena)

Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarrak laugarren postuan amaitu zuen Zegama-Aizkorri kilometro bertikaleko proba; lehen euskalduna izan zen Diaz helmugan.

Ostiralean, maiatzak 31, Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren V. Kilometro Bertikala jokatu zen. Joseba Diaz mendi lasterkari azkoitiarra helmugara iristen laugarrena izan zen, lehen euskalduna. 39 minutu behar izan zituen azkoitiarrak proba bukatzeko, irabazleak baino bi minutu eta 48 segundo gehiago.

Zegamatik abiatu eta 2,2 kilometroko proba burutu behar izan zuten. 1.520 metrotan aurkitzen den Iraule gainean amaitu zuten proba. 250 lasterkari inguruk parte hartu zuten lasterketan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide