Azkoitiko erretiratuek Laredo eta Islares (Kantabria, Espainia) bisitatzeko aukera izango dute ekainaren 19an, asteazkena. 09:00etan, Aizkibel liburutegiaren alboko geltoki paretik abiatuko dira Kantabria aldera, eta han hamarretakoa eta bazkaria egingo dituzte. Itzulera 20:30ak aldera izango dela ere jakinarazi dute.
Hamarretakoa bakoitzak berea eraman beharko du. Bazkaria, berriz, Arenillasen egingo dute. Menestra, paella, arkume gisatua eta bakailaoa bizkaitar erara jango dituzte, postreak, kafeak eta ardoak lagunduta. Irteeran izena eman nahi dutenek ekainaren 4tik, asteazkena, ekainaren 11ra arteko epea izango dute. Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek, berriz, 32 euro.